Udal Musika banda eta Gazteen banda elkarrekin.
2017-10-16
Datorren igandean, urriaren 22an, kontzertu berezi bat egongo da eguerdiko 12:30ean Herriko Antzokian. Elgoibarko Udal Musika Bandak hilero ematen du kontzertua, baina oraingo honetan Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasleek osatzen duten Gazteen Bandarekin batera izango da. Urtero egiten den egitasmoa da hau eta gure ikasleentzat aukera paregabea da herriko musika bandarekin jo ahal izatea. Etorkizunean eurak izango dira bandako kide, eta esperientzia hartzen joateko oso ondo datorkie bandako musikoen ondoan jotzea. Zuzendariak Joseba Garmendia eta Txomin Mujika maisuak izango dira.
Berezitasun bezela, bostgarren obran, Julen Larreategi perkusioko ikasleak bakarlari gisa joko du. Lan asko egin du obra ondo prestatzeko eta berarentzako erronka berezia izango da.
Programa honako hau izango da:
1.- DE ANDALUCIA A ARAGÓN / J. Teixidor
2.- THE MILLENNIUM SONG / Kees Vlak
3.- KATIUSKA 1a Fantasia / P. Sorozabal
4.- PIRATAS OF THE CARIBBEAN / K. Badelt
5.- HAPPY MALLETS / H. Evers
Marinba bakarlaria: Julen Larreategi
6.- NEW YORK, NEW YORK / J. Kander
Zuzendariak: Txomin Mujika eta Joseba Garmendia