Saxofoiko ikasleak Bilboko Guggenheim museoan
2017-10-05
Datorren astelehenean, urriaren 9an, arratsaldeko 20:30ean kontzertu berezi bat izango da Guggenheimeko atrioan, museoaren XX. urteurrenaren ospakizunen barruan. Chasmata izena duen ekitaldiak artea eta zientzia modu berri batean uztartzen ditu. Kontzertuan, nazioarte mailan ezagunak diren saxofoi joleak hartuko dute parte, Sigma Project saxofoi laukotea eta Het Neederlands saxophone octect. Azkenenko pieza (Valles Marineris) Ángel Arranz, José López-Montes, Casper Schipper eta Alba G. Corral konpositoreek idatzitakoa, 100 saxofoi joleez osatutako orkestra bat eskatzen du. Orkestra berezi honen barruan gure eskolako saxofoiko 7 ikasle egongo dira. Marcos Rodriguez, Josu Leniz, Iker Gil, Joseba Astigarraga, Noemi Araujo, Josu Figueiredo eta Unai Eguren.
Ekimen honen beste berezitasun batzuen artean Pedro Duque astronautaren presentzia izango da, eta zuzeneko konexio bat egingo du Nazioarteko Estazio Espazialakin. Europako Agentzia Espazialakin egon den elkarlanari esker Marte planetaren orain arte ikusi gabeko irudiak proiektatuko dira.
Publikoak ere parte hartzeko aukera izango du kontzertuko momentu batean smartphonean deskargatutako aplikazio baten bidez seinale elektroakustikoak bidaltzen.
Kontzertu oso berezia izango da eta seguru gaude gure ikasleentzat esperientzia ahaztezina izango dela. Gainera musika garaikedean erabiltzen diren hainbat efekto sonoro ikasteko aukera ere izan dute.
Informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.