Gazteen Banda eta Elgoibarko Udalaren Musika Banda
2021-10-14

Igande honetan, urriaren 17an, ekitaldi berezi bat izango dugu Elgoibarko Herriko Antzokian, Gazteen Banda eta Elgoibarko Udalaren Musika Banda alkarrekin arituko dira. Segurtasun neurriak direla-eta, ezingo dira musikari denak batera oholtzara igo, beraz bi taldetan banatuko dira eta bi emanaldi emango dituzte, lehena 11:30ean eta 12:30ean bigarrena.
Urteak daramate alkarrekin kontzertuak ematen bi bandek, eta oso pozik daude emaitzarekin. Musika Eskolako ikasleentzat motibatzeko helburu bikaina izaten da kontzertu hau.
Zuzendari lanetan Iker Nausia eta Gorka Mujika arituko dira, eta honako programa eskainiko dute:
- EXCALIBUR…………………….………………..…….J. Swearingen
- AMMERLAND………………………………………….Jacob de Haan
- THE WILD WESTERN……………………………………… M. Story
- ALL FOR LOVE……………….……………………….Adams- Smith
- OLYMPIADA………………………………..…………..Samuel Hazo
Sarrera librea izango da aforoa bete arte.