Elgoibarko XXII. Aurresku Txapelketa
2023-02-15
Martxoaren 12an dantza-zaleok hitzordu bat daukagu goizeko 11etan Elgoibarko Herriko Antzokian, izan ere, Elgoibarko XXII. Aurresku txapelketa ospatuko da.
Urtero bezela Gipuzkoako hainbat herrietako dantzariak lehiatuko dira, eta nola ez, Elgoibartarrak ere. Lehiaketa 3 sailatan banatuta egongo da, D, B eta A sailak.
Hauek izango dira lehiaketan parte hartuko duten Elgoibartarrak:
D Saila: Duna Santos, Elaia Etxaniz eta Uxue Cabrera.
B Saila: Haizea Luluaga, Unax Ansola, Sare Meabebasterretxea, Irene Toledano.
A Sailan ez da Elgoibartarrik lehiatuko.