António Melo Elgoibarren
2019-09-18
“1. Hamaikasax lehiaketa saxofoi-jole gazteentzat” lehiaketaren irabazleak bakarlari gisa joko du Elgoibarko Udalaren Musika Bandarekin batera.
Iaz jokatu zen Musika Eskolak eta Hamaikasax saxofoi elkarteak antolatutako saxofoi lehiaketa, eta António Melo saxofoi-joleak lortu zuen lehenengo postua. Hainbat gauza osatzen zuten lehenengo saria, 500€-ko bono bat, Santurtziko hamaikasax saxofoi ikastarorako matrikula dohan eta Elgoibarko Udal Musika Bandarekin kontzertu bat bakarlari gisa. Sariaren lehenengo bi atalak aprobetxatu ditu jada Antoniók eta astebukaera honetan amaiera ezin hobea emango dio bere sariari Elgoibarko Herriko Antzokian.
Demmerseman-en Fantasia eskeiniko digu eta obra honen bidez saxofoi-jole gazte honek duen “birtuosismoa” ikusi ahalko dugu.
Sari honen bidez musikari gazteei bultzada bat eman nahi zaie euren ibilbide musikalean.