60+ Musikarekin gozatuz
2017-06-30
2017-2018 ikasturtean Elgoibarko Musika Eskolak egitasmo berri bat jarriko du martxan. Egitasmoaren izena “60+ musikarekin gozatuz” da eta 60 urtetik gorako pertsonentzat zuzenduta dago.
“60+ musikarekin gozatuz” egitasmoaren helburua, musikaren onurak kontuan hartuta, 60 urtetik gorakoen ongizatean positiboki eragitea da. Izan ere, musikak gizakiaren burmuina estimulatzen du eta onura mental, intelektual, fisiko zein sozio-emozionalak dakartza. Egitasmo honetan, musikaren bitartez, era ludiko eta aktibo batean, parte-hartzaileekin hainbat ekintza egingo dira.
Taldeen banaketa, maiztasuna eta ordutegia parte-hartzaileekin adostuko da.
Bestalde, aipatutako egitasmoaz gain, Musika Eskolak musika edota instrumentu jakin bat ikasteko aukera ere eskaintzen du, eta inork interesa badu, matrikulatzeko aukera dauka.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Musika Eskolako bulegoan galdetu dezakezue irailaren 4tik aurrera.