PRIBATUTASUN POLITIKA

PRIBATUTASUN POLITIKA – DATU PERTSONALEN BABESA

 

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Inazio Bereziartua Musika Eskola elkartearen tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, kontratuzko harremana kudeatzeko eta Inazio Bereziartua Musika Eskola elkartearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, interesdunak (edo bere tutoreak) emandako baimena, tratamenduaren erantzulearen eginkizun legalak betetzea eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa dira.

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, harremanaren jarraipena egiteko eta Inazio Bereziartua Musika Eskola elkartearen legezko helburuak betetzeko.

Interesdunen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Inazio Bereziartua Musika Eskola elkarteak interesdunen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

 

2. Datu pertsonalak biltzea

Inazio Bereziartua Musika Eskola elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako kontakturako formularioak) ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Inazio Bereziartua Musika Eskolak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.

Interesdunari informatu nahi zaie, Inazio Bereziartua Musika Eskola elkarteak antolatutako edo parte hartzen duen ekitaldietan parte hartuz gero (esate baterako, musika emanaldiak, kontzertuak, festak, lehiaketak, sari banaketak,…), partaideen irudia (eta zenbait kasuetan kontakturako datuak) argitaratuak izan daitezkeela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Inazio Bereziartua Musika Eskolak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

 

3. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Inazio Bereziartua Musika Eskola, Aita Agirreren Plaza, 4, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: elgoibarmusika@gmail.com. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

 

4. Segurtasun-neurriak

Inazio Bereziartua Musika Eskola elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Inazio Bereziartua Musika Eskolaren erantzukizunpekoak.

 

5. Trafiko Datuak

Inazio Bereziartua Musika Eskola elkartearen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzailea informatua gelditzen da Inazio Bereziartua Musika Eskolak bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango honi buruz informatzea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, web gune hau Google Analytics edo antzeko tresnekin ahal da neurtu eta aztertu. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Inazio Bereziartua Musika Eskolaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

 

6. Indarraldia

Inazio Bereziartua Musika Eskolak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Inazio Bereziartua Musika Eskolak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Inazio Bereziartua Musika Eskolak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Inazio Bereziartua Musika Eskola elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

 

Pribatasun Politikari buruzko fitxategia deskargatu

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus