MUSIKARAKO HEZKUNTZA eta HEZKUNTZA MUSIKAREKIN
HAURRAREN GARAPEN INTEGRALA DUGU HELBURU
Musikarekin kontaktuan ezarri, musikarekin eta musikaz ikasi zein gozatzen irakasten da Elgoibarko Musika Eskolan, haur, gazte eta helduen topalekua da.
Azken xedea Musika eta Jatorri Tradizionaleko Dantzan trebakuntza oparoa eskaintzea da, edozein adineko zaletuei zuzendua.
Halaber, herri inguruko musika garapenean laguntzen du eta ikasleen interes profesionala piztea bilatu aurrerago kontserbatorioetan ikasketak burutzeko.
MUSIKA eta DANTZA TAILERRA / MUSIKA HIZKUNTZARA SARRERA
MUSIKA HEZKUNTZAREKIN LEHEN KONTAKTUA
Ikasiko al genuke inoiz hitz egiten sintaxia, gramatika, ortografía eta analisi gramatikalarekin hasiko bagina? Haur txikiek perfektuki hitz egiten dute irakurketan eta idazketan trebatu gabe: belarriz ikasten dute. Bada berdina da musikarekin.
Marcel Landowski
Ikaskuntza aktiboko estrategia eta printzipio metodologikoak erabiltzen ditugu oinarrizko gaitasunak gara ditzaten.
- Klaseen planteamendua ludikoa, dibertigarria eta positiboa izango da.
- Ikasleak bere ikasketaren protagonista izango dira. Estrategia gisara “aurkikuntza gidatua” erabiliko da.
- Ikasleak proposaturiko jarduerekin disfrutatzea bilatuko da eta aldi berean entzuteak, kantatzeak, interpretatzeak eta aldi desberdinetako zein estilotako musika ezagutzeak sortzen duten plazerra asimilatzea.
- Ahal den guztietan kontzertuetara, dantzaldietara, antzerkira… joatea bultzatuko da.
- Errespetua, tolerantzia, laguntasuna, ardura, konpromezua, berdintasuna… bezalako balioak sustatuko dira.
Ikasgelan hainbat jarduera-ildo erabili eta garatzen dira:
- Ahotsa; arnasa, afinazioa, abesteko posizio egokia.
- Entzumena; bizipenezko entzumena, entzumen aktiboa.
- Gorputza; gorputz mugimendua eta gorputz perkusioa.
- Instrumentuak; perkusio txikia nagusiki.