ALBISTEAK

Bateria “Master Class”-a

2022-10-18

EME-k (Elgoibarko Musikarien Elkartea) Bateria Master Class bat antolatu du Musika Eskolako Auditorioan. Ilargi Agirrek bateri-joleak eskainiko du Master Class-a Urriaren 27an, arratsaldeko 19:30ean.

Erritmoen lanketak, jotzeko teknika desberdinak, gomendioak etab jorratuko ditu. Sarrera libre izango da aforoa (124) bete arte. Ikasle, musikari zein musikazaleei zuzendutako hitzaldia hain zuzen ere. Etorri musikaz gozatzera beste formarto berezi batean!

ILARGI AGIRRE

largi Agirre Iturregi (1989, Zarautz) bateria jotzailea eta musika irakaslea da. Perlak talde zarauztarrean hasi zuen ibilbidea post punka eginez, eta bi disko argitaratu zituzten; Perlak (2016) eta Itzaletatik (2018). Geroztik, hainbat proiektutan ibili da makilak astintzen. Screaming George and the Hustlers, Belarmiñak eta Joseba B. Lenoirrekin hirukotean lehendabizi, eta ondoren, bi bateriako formatuan jardun zuen Haiek izorra nahi haute (2018) diskoan eta biran.

Micekin ere hainbat urtez eduki du erritmoaren ardura; Mice (2017) eta Zilar printzak (2019). Gainera, Idoia Hernandez piano jotzailearen Hatxe proiektuan Panpin hautsien dantza (2020)  ikuskizunean parte hartu du, musika esperimentala, klasikoa eta performancearen mundua batuz.

Horrez gain, Berria egunkariko ‘Bi ahotsetara’ atalean musikari buruzko zutabeak idazten ere aritu zen bi urtez, 2016tik 2018ra hamabostean behin.

Loatzo musika eskolan klaseak ematen ditu gaur egun, eta irakaskuntza zuzeneko emanaldiekin uztartzen du. Birkit taldearekin Inertzia (2021) diskoa aurkezten ari dira une honetan, eta Jose Luis Otamendi poetarekin batera, poesia eta perkusioa uztartuko dituen emanaldi bat estreinatu dute laister,; Landura izenekoa.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus